Paradigma berriaren beharrizan baten ondorioz sortu zen EXPERIENCES FORUM. Bilbo, Bizkaia eta Euskadi atzera bueltarik gabeko egoera baten aurrean daude, non ekitaldien industriak gure gizartean gero eta garrantzi handiagoa izango duen.
Eskarmentu profesional zabaleko enpresek osatutako aliantza bat da gurea, eta erronka baten inguruan batu ditugu indarrak: egungo merkatuak eskatzen duen exijentzia eta bikaintasuna sortzea eta horren balioa nabarmentzea. EXPERIENCES FORUM osatzen dugun profesionalek biltzarrak eta ekitaldiak antolatzen ditugu, adituak gara ikus-entzunezko baliabideetan, zerbitzu osagarriak hornitzen ditugu, komunikazioaren eta protokoloaren profesionalak gara, kirol-ekitaldiak antolatzen ditugu eta adituak gara ekitaldi instituzionaletan.
Gure burua prestatzen eta sektorearen etorkizunari aurrea hartzen jarraitu nahi dugu. Ekitaldien industriak eskatzen duen bikaintasun-agertoki berrirako prestatuta egon nahi dugu.