Gure lanbidearen balioa nabarmentzeko xedea oinarri, profesionalen topagune bat eta elkarren artean ikasteko eremu bat sortzea da gure asmoa. Hori dela eta, gure sektorearentzako dekalogo bat sortu dugu, gida modura erabiltzeko.
Dekalogoa
Espezializazioa
Ekitaldien industria oso gaitua dagoen sektore bat dela ulertzen dugu. Euren jarduketa-eremuan espezializatuta eta gaituta dauden profesionalen aldeko apustu garbia egiten dugu.
Zorroztasuna
Ekitaldiak antolatzeko funtsezko betekizuna da. “Ebaki eta itsasteko” joerak alde batera utzi eta ekitaldien industriaren esanetara jartzen gara, erabateko exijentzia eta zorroztasuna eskainiz.
Konpromisoa
Gure sektorea, ekitaldien sektorea, finkatu eta haz dadin nahi dugu, Bilbo/Bizkaia berria osatzeko gakoa izango baita eta luzerako geldituko baita gurean.
Independentzia
Foro horrek independentea izan behar du etorkizuna ulertu eta egiteko moduari dagokionez. Inoren menpe egon gabe, gaiak planteatuko ditugu, eztabaida sortu dugu eta kritikoak izango gara, hala badagokio.
Salaketa
Intrusismoaren aurkako konpromiso irmoa daukagu; horrenbestez, gure sektorearen interesak defendatuko ditugu sektorearen sinesgarritasuna, koherentzia eta kalitatea kaltetzen duten egoeren aurrean.
Ikerketa
Gure lanbiderako produktu, zerbitzu eta ekitaldi-formatu berrien garapenaren eta ikerketaren inguruan gertatzen ari dena erakutsi eta helarazi nahi diogu sektoreari.
Sinesgarritasuna
Gure ondarerik baliotsuena eta gure aktiborik garrantzitsuena da. Sinegarritasunik gabeko lanbide batek lanbide izateari utzi eta beste zerbaitetan bilakatzen da…
Deialdia
Sektorearentzako erreferentzia-puntu bat izan behar dugu. Networkingerako, ezagutzarako eta topaketarako espazio bat sortzeaz gain, balizko hornitzaileak, bezeroak, administrazioak, gure zerbitzuen preskriptoreak, komunikabideak, profesionalen elkarteak eta gure inguruko bestelako eragile sozial eta ekonomikoak biltzeko gai izango gara.