EKITALDIEN DISEINUA ETA PROTOKOLOA: ZELAN HOBETU EMAITZEN KONTUA

13-11-2019
9:00 IREKIERA / 9:30 HASIERA / 11:30 AMAIERA
BILBOKO CARLTON HOTELEKO ARETO IMPERIALEAN (IKUSI MAPA)
HIZLARIAK
h
Gerardo Correas
Protokoloaren esparruko aditurik ospetsuena da estatu mailan. Nazioarteko Protokolo Eskolako Presidentea eta Nazioarteko Zeremonial eta Protokolo Elkarteko Presidenteordea da. Gainera, Nazioarteko Protokolo Eskolako irakasle titularra da. Protokoloaren inguruko laurehun ikastaro baino gehiagotan parte hartu du hizlari bezala nazioarteko mailan, ondoko esparruetan batez ere: enpresaren protokoloa, sektore turistikoaren protokoloa, protokolo ofiziala eta kiroletako protokoloa. Protokoloan espezializatutako ehun artikulu baino gehiago idatzi ditu eta hainbat libururen egilea da. Protokoloari buruzko artikuluak idatzi ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan, eta NPE-ren trebakuntza-zentroetan ematen den Enpresa-Protokolo ikasgaiaren dokumentazio guztia sortu du. Ekitaldi eta jardunaldien antolakuntzari dagokionez, nabarmentzekoa da ikertzaile moduan egin duen lana espazio eta eszenografien sorkuntzan.
h
Nazioarteko Zeremonial eta Protokolo Elkartea
OICPa irabazi asmorik gabeko elkartea da, protokoloen arloan ezagutza eta eguneratzea bultzatzen duena. 2011n sortu zen irizpideak bateratzeko eta aldizkako topaketa eta foroak antolatzeko helburuarekin, eta baita arlo horretako ikerketa eta prestakuntza hobetzeko ere.