Ekitaldien bidez kultura proiektatzen

16-05-2019
9:00 IREKIERA / 9:30 HASIERA / 11:30 AMAIERA
BILBOKO CARLTON HOTELEKO ARETO IMPERIALEAN (IKUSI MAPA)
HIZLARIAK
h
Juan Antonio Aranda
Juan Antoniok hainbat herrialdetan lan egin izan du 25 urtetan zehar eta 2000. urtetik ACCIONA Producciones y Diseño enpresako Ekitaldien Saileko Produkzio Zuzendaria da. Bezero pribatu zein erakunde publikoentzat antolatzen dituzten ekitaldi eta multimedia ikuskizunen arduraduna da. Garrantzi handiko ekitaldiak zuzendu ditu, hala nola, Champions League-eko finalean Trafalgar Square-n proiektatutako mapping ikuskizuna (Londres), Iberoamerikako XXI. Goi-Bilera (Cádiz), ‘Latidos de Luz’ gabonetako ikuskizuna (Sevilla) eta 2012. urtean Europako Kultur-Ekitaldirik onenaren saria jaso zuen ‘Los Fuegos del Apostol’ (Santiago de Compostela). Vodafone, Santalucía, Endesa, Bankinter eta Airbus bezeroentzat lan egin du, besteak beste.
h
ACCIONA
ACCIONA Producciones y Diseño (APD) ekitaldi, azoka, biltzar, multimedia ikuskizun, museo edota erakusketen diseinu eta produkzioan aritzen den nazioarteko korporaziorik ezagunenetako bat da. 1990. urtean sortua, APD-k bezero esperientzia gogoangarriak diseinatzen ditu, markaren helburuekin bat datozenak eta 30 urtetan zehar garatutako know how-ari esker balio handia eransten dutenak.